XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dinat gehiago senarrik.

Ustela!

Ni ere karrikan naun.

Eta iduritzen zaitan bergizarteratu aintzin...

OIHANA: Ez kexa!

Bihotz mina.

No hurrupa bat arno.

On eginen din.

(Plaztikazko botoila pasatzen dio, besteak edaten du eta berriz botatzen)

ANNE-SOPHIE: Pe!

(zikindu duen zolari so)

Conchita! Zerpillera!

(eriak klaskatuz)

OIHANA: Ez!

Oihana.

Bainan ingurumen honetan, Wendy the tracher erraten zidaten.

Erranen didan tronpatzen naizenez, bainan Conchita hori...

ANNE-SOPHIE: Sehia dun.

Edo, hobeki erran, genuen sehia.

OIHANA: Ez ninan beste beldurrik!

Iduritzen zaidan bergizarteratu aintzin lan ukanen dunala desgizarteratzeko.

Ene arnoa ez gustukua, pentsa Saint-Emilionean usatua delarik jendea.

ANNE-SOPHIE: Ez dinat sekulan Saint Emilionerik edan, ez dut egundaino arnoa maite ukan.

Bainan beharko da jarri; botoila pasa ezan.

(Gaitzeko tragoa edaten du, cow-boy hasperen batekin) helduko gaitun.

Ale hiri!

OIHANA: (edaten du eta botatzen du lurrera, bestea harritua)

Bai, nik ere, arnoa ez dinat maite.

ANNE-SOPHIE: Jin berria haiz ere?

OIHANA: Bai goiz honetan

ANNE-SOPHIE: Lana galdu dun ere?

OIHANA: Ez dinat sekulan lanik ukan hogei urte ditinat.